1 Bada, ni, Dario Mediarraren lehembicico urthetic, banindagoen laguncen, haren gogorceco eta hazcarceco.
2 Eta orai eçagutaraciren darotzut eguia. Hara hirur erregue jarrico direla oraino Persian, eta laugarrenac bilduco ditu gucien gainetic aberastasun gaitzac; eta bere aberastasunez garai içanen denean, subermaturen ditu guciac Greciarren erresumaren contra.
3 Bainan jaiquiren da erregue bat hazcarra, eta bothere handirequin nausituren da, eta gogaraco dituenac eguinen ditu.
4 Eta noiz-etare nausi jarriren baita, urratua içanen da haren erresuma eta lau haiceetara berecia, bainan ez haren ganicaco ondoreençat, ez-etare nausi egon deneco bere botherearen arabera; ecen haren erresuma çathicatua içanen da atzeen artean ere, aiphatuez landa.
5 Eta hegoaldeco erreguea hazcarturen da, eta hunen garai içanen da haren azpico aitzindarietaric bat, eta botherez guehiago içanen da; ecen haren nausitasuna hedadura gaitzecoa içanen da.