16 Eta ipharreco erregueac hegoaldecoaren gainean eguinen du atseguin duqueena, eta hari buru eguinen dioenic ez da içanen, eta jarriren da lur ospatuan, ceina iretsia içanen baita haren escuaren azpian.
17 Eta harec beguithartea itzuliren du hegoaldeco erreguearen erresuma guciaz jabetzeco; eta çucentasuneco itchurac erabiliren ditu harequin; eta bere alabaric ederrena emanen dio ezconçaz, haren erresumaren eragozteco gogoz; bainan ez da bere xedeetara helduren, eta alaba ez du atde içanen.
18 Eta irlen contra itzuliren du beguithartea, eta harturen ditu asco; eta gueldiaraciren du ahalquea ematen cion aitzindaria; eta bere gainera bihurturen çaio lehen berceei ematen cioten ahalquea.
19 Eta itzuliren du beguithartea bere erresumaco lurrera; eta behaztopaturen da, eta erorico da, eta ez da guehiago aurkituren.
20 Eta haren orde jarriren da guiçonic putrusena, eta erreguetasuneco ohoreari gutienic egoquia; eta egun laburric barnean xahutua içanen da, eta ez guerlaco suan ez-eta gudutan.
21 Haren orde jarriren da guiçon erdeinatu bat, eta ez diote emanen erreguetasuneco ohorea; bainan ethorriren da icilca, eta cimarkuz ardietsiren du erreguetasuna.
22 Eta haren contra guducatuco denaren besoac, haren aitzinean içanen dire garhaituac eta trencatuac, eta oraino batasuneco buruçaguia ere bai.