18 Eta irlen contra itzuliren du beguithartea, eta harturen ditu asco; eta gueldiaraciren du ahalquea ematen cion aitzindaria; eta bere gainera bihurturen çaio lehen berceei ematen cioten ahalquea.
19 Eta itzuliren du beguithartea bere erresumaco lurrera; eta behaztopaturen da, eta erorico da, eta ez da guehiago aurkituren.
20 Eta haren orde jarriren da guiçonic putrusena, eta erreguetasuneco ohoreari gutienic egoquia; eta egun laburric barnean xahutua içanen da, eta ez guerlaco suan ez-eta gudutan.
21 Haren orde jarriren da guiçon erdeinatu bat, eta ez diote emanen erreguetasuneco ohorea; bainan ethorriren da icilca, eta cimarkuz ardietsiren du erreguetasuna.
22 Eta haren contra guducatuco denaren besoac, haren aitzinean içanen dire garhaituac eta trencatuac, eta oraino batasuneco buruçaguia ere bai.
23 Eta adisquidançac eguin ondoan, cimarkua erabiliren du haren contra; eta iganen da, eta armada xumearequin garhaituren du.
24 Eta hiriric aberatsenetan eta gorienetan sarthuren da, eta eguinen du haren aitec eta aiten aitec eguin içan ez dutena; eramanen ditu hango harrapaquin, buluzquin, aberastasunac; hiri hazcarrenen contra erabiliren ditu bere asmuac, eta hori muga bateraino.