26 Eta harequin oguia jaten dutenec xahuturen dute, eta haren armada lehertua içanen da, eta asco hilac dire eroriren.
27 Bi erregueen bihotza ere gaizqui eguitera atzarria içanen da; eta mahain berean minçaturen dire gueçurca, eta ez dire baliaturen, ceren akabança oraino berce muga bateco içanen baita.
28 Eta ipharraldeco erreguea bere lurrera aberastasun handiequin bihurturen da; eta haren bihotza legue sainduaren contra içanen da; eta eguinen du bidegabe, eta bere lurrera itzuliren da.
29 Eta muga berecian bihurtuco eta hegoaldera ethorrico da; eta azquen aldia ez da lehembicicoa iduri içanen.
30 Eta haren gainera ethorrico dire unciac eta Erromarrac; eta joa içanen da, eta bihurtuco da, eta gaitzirizcotan sarthuco da sainduteguico leguearen contra, eta eguinen du bidegabe; eta itzulico da, eta asmuqueta harico da sainduteguico leguea utzi dutenen contra.
31 Eta haren ganic ethorrico dire guiçonac eta lohituco dute Jainco hazcarraren sainduteguia; eta kenduco dute bethico sacrificioa eta eçarrico desmasiaco hatsgarriqueria.
32 Impioec maulaz erabiliren dituzte aleguiac leguearen gainean: ordean bere Jaincoa eçagutzen duen populuac leguea iduquiren eta haren arabera eguinen du.