32 Impioec maulaz erabiliren dituzte aleguiac leguearen gainean: ordean bere Jaincoa eçagutzen duen populuac leguea iduquiren eta haren arabera eguinen du.
33 Eta populuaren arteco guiçon arguituec arguituren dituzte berce asco, eta eroriren dire ezpataren, garraren, gathibutasunaren eta orduco harrapaquerien azpira.
34 Eta erori ondoan, alchaturen dire lagunça xume baten bidez, eta asco hequiei malçurquerian iratchiquiren dire.
35 Eta arguituetaric içanen dire erorico direnac suan garbi ditecençat; hauts bilhaca, eta xuri ditecen muga berecia ethorri artean, ceren oraino berce ordu bat içanen baita.
36 Eta erreguec nahi duena eguinen du; eta goitituren eta jainco gucien contra alchaturen da; eta buruiopez minçaturen da jaincoen Jaincoaren contra; bere asmuetan aitzinatuz goanen da, Jaincoaren hasarrea bethe dadien arteo; erabaquia ecen emana da.
37 Eta bere arbasoen Jaincoarençat ez du ikustateric içanen; eta emacoitasunean sarthua egonen da, eta edocein jaincoz axolaric ez du içanen; ecen gauça gucien contra alchatuco da.
38 Aldiz, agur ekarriren dio Maocim jaincoari bere toquian; eta urheaz, cilharraz, harri eta gauça baliosez ohore emanen dio haren arbasoec eçagutu ez duten jainco bati.