Danielen Profecia 11:4-10 BHNT

4 Eta noiz-etare nausi jarriren baita, urratua içanen da haren erresuma eta lau haiceetara berecia, bainan ez haren ganicaco ondoreençat, ez-etare nausi egon deneco bere botherearen arabera; ecen haren erresuma çathicatua içanen da atzeen artean ere, aiphatuez landa.

5 Eta hegoaldeco erreguea hazcarturen da, eta hunen garai içanen da haren azpico aitzindarietaric bat, eta botherez guehiago içanen da; ecen haren nausitasuna hedadura gaitzecoa içanen da.

6 Eta cembait urtheren buruan batasun eguinen dute; eta hegoaldeco erregueren alaba ethorrico da ipharreco erreguearequin ezconcera, eta ez du ardietsico besoco hazcartasuna, eta haren odolac ez du iraunen; eta bera, eta bera erakarri çuten eta berari ordu arteo indar ematen cioten berarequilaco guiçon-gazteac, etsaien escuetara içanen dire arthiquiac.

7 Eta haren erroetaric ilkico da gando bat; eta armada batequin ethorriren da, eta ipharreco erregueren lurretan sarthuren da; eta hequiei nahi duena eguinen diote, eta nausituren da.

8 Eta berçalde Eguiptora preso eramanen ditu hango jaincoac eta guiçamoldeac, eta cilharrezco eta urhezco unci baliosac ere: hura gaihenduren çaio ipharreco erregueari.

9 Eta hegoaldeco erreguea sarthuren da erresuman, eta bere lurrera bihurturen da.

10 Berriz, ipharreco erreguearen semeac suminduren dire; eta osteca bilduco dituzte asco armada; eta hura laster eguinez ethorriren da, eta bazter guciac estaliz; eta itzuliren eta suharturen da, eta gudutan lothuren da haren armadarequin.