7 Eta haren erroetaric ilkico da gando bat; eta armada batequin ethorriren da, eta ipharreco erregueren lurretan sarthuren da; eta hequiei nahi duena eguinen diote, eta nausituren da.
8 Eta berçalde Eguiptora preso eramanen ditu hango jaincoac eta guiçamoldeac, eta cilharrezco eta urhezco unci baliosac ere: hura gaihenduren çaio ipharreco erregueari.
9 Eta hegoaldeco erreguea sarthuren da erresuman, eta bere lurrera bihurturen da.
10 Berriz, ipharreco erreguearen semeac suminduren dire; eta osteca bilduco dituzte asco armada; eta hura laster eguinez ethorriren da, eta bazter guciac estaliz; eta itzuliren eta suharturen da, eta gudutan lothuren da haren armadarequin.
11 Eta hegoaldeco erreguea hicitatua ilkico da, eta gudu emanen dio ipharreco erregueari; eta xuxenduco du armada bat gaitza, eta oste handi bat arthiquia içanen da haren escuetara.
12 Eta ostea hartuco du, eta hantuco çaio bihotza, eta asco mila erorraracico ditu ezpataren azpira; bainan ez da nausituco.
13 Ecen itzuliren da ipharreco erregue, eta xuxenduren du oste bat, lehenecoa baino hainitz handiagoa; eta epheen eta urtheen buruan laster eguinen du armada handiarequin eta dirutze gaitzequin.