17 Erran cioten beraz nescatchei: Ekar diçadatzue olioa eta xahugailuac, eta hersatzue sagardico atheac, garbi nadien.
18 Eta manatu çuen beçala eguin çuten; hersi cituzten sagardico atheac, eta guibeleco athetic ilki ciren, harec manatu gaucen ekarceco; eta etzaquiten bi çaharrac barnean gordeac cirela.
19 Nescatchac ordean ilki cirenean, bi çaharrac jaiqui ciren, Susanaren gana laster eguin çuten, eta erran çaroten:
20 Huna, sagardico atheac hersiac dire, eta nihorc ez gaitu ikusten, eta gu çure guticiaz hartuac gare; hargatic eror çaite gure nahira, eta eguiçu gurequilacoa.
21 Baldin ez bacindu nahi, lekucotasun atheratuco dugu çure contra çurequin bacela guiçon-gazte bat, eta aria hortaz çure ganic igorri ditutzula nescatchac.
22 Susanac auhenequin erran çuen: Athecac ditut alde orotaric; ecen hori eguinen badut, heriotzea da enetzat; eguitea ez badut berriz, ez naiz çuen escuei itzurico.
23 Bainan enetzat hobe da, gaizquiric eguin gabe çuen escuetarat erorcea, Jaunaren aitzinean bekatu eguitea baino.