18 Eta manatu çuen beçala eguin çuten; hersi cituzten sagardico atheac, eta guibeleco athetic ilki ciren, harec manatu gaucen ekarceco; eta etzaquiten bi çaharrac barnean gordeac cirela.
19 Nescatchac ordean ilki cirenean, bi çaharrac jaiqui ciren, Susanaren gana laster eguin çuten, eta erran çaroten:
20 Huna, sagardico atheac hersiac dire, eta nihorc ez gaitu ikusten, eta gu çure guticiaz hartuac gare; hargatic eror çaite gure nahira, eta eguiçu gurequilacoa.
21 Baldin ez bacindu nahi, lekucotasun atheratuco dugu çure contra çurequin bacela guiçon-gazte bat, eta aria hortaz çure ganic igorri ditutzula nescatchac.
22 Susanac auhenequin erran çuen: Athecac ditut alde orotaric; ecen hori eguinen badut, heriotzea da enetzat; eguitea ez badut berriz, ez naiz çuen escuei itzurico.
23 Bainan enetzat hobe da, gaizquiric eguin gabe çuen escuetarat erorcea, Jaunaren aitzinean bekatu eguitea baino.
24 Eta Susanac deihadar eguin çuen: aldiz çaharrec ere haren contra oihu eguin çuten.