2 Eta emazte bat hartu çuen Susana deitzen cena, Helciasen alaba, osoqui ederra eta Jaincoaren beldur cena.
3 Alabainan haren burhasoac prestuac baitziren, Moisen leguearen arabera irakatsi içan çuten beren alaba.
4 Bada, Joaquin hainitz aberatsa cen, eta sagardi bat baçuen bere etchearen aldean; eta Juduac haren gana bilcen ciren, orotaric aiphatuena celacoz.
5 Eta urthe hartan populutic juietzat eçarri cituzten bi guiçon-çahar, ceinetaz Jaunac erran baitzuen: Tzarqueria Babilonatic ilki cela juie çaharretaric, populuari hotsematen çaroetela iduri çutenetaric.
6 Çahar hequiec ardura ciren Joaquinen etchean; eta cerbait juiamenduren beharretan ciren guciac, hequien gana çathorcen.
7 Eta egüerdi gainera populua guibelerat goaten cenean, Susana sarcen eta bere senharraren sagardian ibilcen cen.
8 Eta çaharrac egun oroz ikusten çuten sarcen eta ibilcen, eta haren ganaco çalequeriac sutan eçarri cituen.