22 Susanac auhenequin erran çuen: Athecac ditut alde orotaric; ecen hori eguinen badut, heriotzea da enetzat; eguitea ez badut berriz, ez naiz çuen escuei itzurico.
23 Bainan enetzat hobe da, gaizquiric eguin gabe çuen escuetarat erorcea, Jaunaren aitzinean bekatu eguitea baino.
24 Eta Susanac deihadar eguin çuen: aldiz çaharrec ere haren contra oihu eguin çuten.
25 Eta batec laster eguin çuen sagardico athera, eta idequi çuen.
26 Etcheco sehiec beraz oihua aditu çutenean sagardian, guibeleco athetic lasterca sarthu ciren, cer cen ikusteco.
27 Bainan çaharrac minçatu cirenean, sehiac harrituac guelditu ciren, ceren ez baitzen egundaino horrelaco solasic Susanaz aiphatu. Eta eguin cen biharamuna.
28 Eta populua Joaquinen, haren senharraren etchera ethorri cenean, bi çaharrac ere ethorri ciren, Susanaren contra asmu tzarrez betheac, haren hilarazteco.