28 Eta populua Joaquinen, haren senharraren etchera ethorri cenean, bi çaharrac ere ethorri ciren, Susanaren contra asmu tzarrez betheac, haren hilarazteco.
29 Eta populuaren aitzinean erran çuen: Igorraçue Susanaren, Helciasen alabaren, Joaquinen emaztearen bilha. Eta igorri çuten berehala.
30 Eta ethorri cen bere burhaso, haur eta ahaide guciequin.
31 Bada, Susana hainitz cen pinça eta beguithartez ederra.
32 Eta guiçatzar hequiec manatu çuten aguer ceçan beguithartea (ecic estalia çaducan), hala bederen ale citecen haren edertasunaz.
33 Haren ahaide eta eçagun guciac nigarrez çauden beraz.
34 Xutituric, berriz, populuaren erdian, bi çaharrec escuac eçarri cituzten haren buruaren gainean.