30 Eta ethorri cen bere burhaso, haur eta ahaide guciequin.
31 Bada, Susana hainitz cen pinça eta beguithartez ederra.
32 Eta guiçatzar hequiec manatu çuten aguer ceçan beguithartea (ecic estalia çaducan), hala bederen ale citecen haren edertasunaz.
33 Haren ahaide eta eçagun guciac nigarrez çauden beraz.
34 Xutituric, berriz, populuaren erdian, bi çaharrec escuac eçarri cituzten haren buruaren gainean.
35 Harec nigarrez beguiratu çuen cerurat; ecen haren bihotzac Jauna baithan çaducan bere ustea.
36 Eta çaharrec erran çuten: Sagardian guinabilçalaric bakarric, hau sarthu da bi nescatchequin; hersi ditu atheac, eta bere ganic igorri ditu nescatchac.