34 Xutituric, berriz, populuaren erdian, bi çaharrec escuac eçarri cituzten haren buruaren gainean.
35 Harec nigarrez beguiratu çuen cerurat; ecen haren bihotzac Jauna baithan çaducan bere ustea.
36 Eta çaharrec erran çuten: Sagardian guinabilçalaric bakarric, hau sarthu da bi nescatchequin; hersi ditu atheac, eta bere ganic igorri ditu nescatchac.
37 Eta gordea çagoen muthil gazte bat ethorri çaio, eta hunequin etzan da.
38 Gu berriz, nola sagardi çoko batean baiquinen, ikusiric tzarqueria, gainera laster eguin diotegu, eta ikusi ditugu elkarrequin kutsatzen.
39 Eta ecin iduqui dugu muthila, gu baino hazcarragoa celacoz; eta atheac idequiric, camporat jauci da.
40 Huni ordean, atzeman dugunean galdatu diogu, nor cen muthil hura, eta ez darocu erran nahi içan: gauça hortaz lekuco gare.