43 Çuc badaquiçu gueçurrezco lekucotasuna ekarri dutela ene contra; eta huna non hilcen naicen, hauquiec ene contra gaixtoqui asmatu dituztenetaric deusere eguin ez dudan arren.
44 Jaunac aldiz ençun çuen haren minçoa.
45 Eta hilcera çaramatelaric, Jaunac eraiqui çuen Daniel deitzen cen haur gazte baten izpiritu saindua.
46 Eta Danielec goraqui oihu eguin çuen: Ni garbi naiz hunen odolaz.
47 Eta haren ganat itzuliric, populu guciac erran çuen: Cer da atheratu duçun solas hori?
48 Eta Danielec, hequien erdian xutic, erran çuen: Israelgo semeac, hunen çoro othe çarete, non, ardietsi eta eçagutu gabe eguiaric cer den, condenatu baituçue Israelgo alaba bat?
49 Juiamendutara bihur çaitezte, ceren gueçurrezco lekucotasuna ekarri baitute hunen contra.