45 Eta hilcera çaramatelaric, Jaunac eraiqui çuen Daniel deitzen cen haur gazte baten izpiritu saindua.
46 Eta Danielec goraqui oihu eguin çuen: Ni garbi naiz hunen odolaz.
47 Eta haren ganat itzuliric, populu guciac erran çuen: Cer da atheratu duçun solas hori?
48 Eta Danielec, hequien erdian xutic, erran çuen: Israelgo semeac, hunen çoro othe çarete, non, ardietsi eta eçagutu gabe eguiaric cer den, condenatu baituçue Israelgo alaba bat?
49 Juiamendutara bihur çaitezte, ceren gueçurrezco lekucotasuna ekarri baitute hunen contra.
50 Populua herresacan itzuli cen beraz, eta çaharrec erran cioten Danieli: Çato, jar çaite gure erdian, eta argui gaitzatzu; ecen Jaincoac eman darotzu çahartasunaren ohorea.
51 Eta Danielec erran cioten: Berez çatzue horiec elkarren ganic urrun, eta juiatuco ditut nic.