49 Juiamendutara bihur çaitezte, ceren gueçurrezco lekucotasuna ekarri baitute hunen contra.
50 Populua herresacan itzuli cen beraz, eta çaharrec erran cioten Danieli: Çato, jar çaite gure erdian, eta argui gaitzatzu; ecen Jaincoac eman darotzu çahartasunaren ohorea.
51 Eta Danielec erran cioten: Berez çatzue horiec elkarren ganic urrun, eta juiatuco ditut nic.
52 Bata bercea ganic bereci cituztenean beraz, deithu çuen hequietaric bat, eta erran cioen: Tzarquerian çahartu gaixtaguina, orai gainera heldu çaizquic aitzinean eguitea hituen bekatuac,
53 Bidegabequeriazco erabaquiac atheratuz, hobenic etzutenac çaphatuz eta hobendunac libroric igorriz, noiz-etare Jaunac baitio: Ez duçu hilen hobengabea eta prestua.
54 Orai beraz emaztequi hau ikusi balin baduc, errac cer çuhamuren azpian muthilarequin solasean ikusi ditucan. Harec ihardetsi çuen: Lentisco baten azpian.
55 Danielec berriz, erran cioen: Bidezqui arthiqui duc gueçurra hire buruaren gain; ecen huna Jaincoaren aingueruac, haren escutic erabaquia harturic, bi erdi çathituren hauela.