56 Eta urruntaraciric çaharra, manatu çuen ethor çadien bercea, eta erran cioen: Canaandar hacia, eta ez Judaticacoa, edertasunac çoratu hau eta çalequeriac galdu dic hire bihotza.
57 Horrela eguiten cinaroeten Israelgo alabei; eta hequiec, beldurrac iduquitzen cituen çuequin solasean; bainan Judaco alabac ez du jasan çuen tzarqueria.
58 Orai erradac cer çuhamuren azpian atzeman ditucan elkarrequin minçatzen. Harec ihardetsi çuen: Haritz baten azpian.
59 Danielec berriz, erran cioen: Ederqui hic ere arthiqui duc gueçurra hire buruaren gain; ecen Jaunaren ainguerua xutic çagoc, ezpata escuan, erditic hire urratzeco, eta çuen bien hilceco.
60 Hargatic baldarna gucia oihuca abiatu cen, eta benedicatu çuten Jaincoa, haren baithan iguriquimena daducatenac salbatzen dituena.
61 Eta batean jaiqui ciren bi çaharren contra, (ecen Danielec beren ahotic atzeman cituen gueçurrezco lekucotasuna erran çutela); eta berec beren lagunari eguin nahi içan cioten gaizquia jasanaraci çaroeten,
62 Moiseren leguearen arabera eguiteco; eta hil cituzten, eta odol hobengabea egun hartan salbatua içan cen.