34 Eta Habacuquec ihardetsi çuen: Jauna, ez dut egundaino ikusi Babilona, eta ez dut eçagutzen lehoin-cilhoa.
35 Eta Jaunaren aingueruac hartu çuen buru gainetic, eta iletic eraman eta Babilonan eçarri çuen lehoin-cilhoaren gainean bere izpirituaren oldarrean.
36 Eta Habacuquec oihu eguin çuen, cioelaric: Daniel, Jaincoaren cerbitzaria, har çaçu Jaincoac bidali darotzun barazcaria.
37 Eta Danielec erran çuen: Jaincoa, orhoitu çare nitaz, eta ez ditutzu maite çaituztenac bazterrerat utzi.
38 Eta jaiquiric, Danielec jan çuen. Berriz, Jaunaren aingueruac berehala bihurtu çuen Habacuc bere toquira.
39 Çazpigarren egunean beraz, erregue ethorri cen Danielen deithoratzera; eta cilhora goan, eta barnera beguiratu çuen; eta hara Daniel jarria çagoela lehoinen erdian.
40 Eta erreguec oihu min bat eguin çuen, cerralaric: Handia çare, Danielen Jainco Jauna. Eta lehoin-cilhotic atheratu çuen.