6 Eta Danielec irri batequin ihardetsi çuen: Oi erregue, berautzu engana; ecic Bel barnetic lohizcoa eta campotic cobrezcoa da, eta ez du horrec jan egundaino.
7 Eta samurturic erreguec deithu cituen Belen apheçac, eta erran çaroeten: Ez badarotaçue erraten norc jaten dituen Belençat ematen direnac, hilen çarete.
8 Aldiz erakusten badarotaçue Belec jaten dituela, Daniel hilen da, burho arthiqui dioelacoz Beli. Eta Danielec erran cioen erregueri: Çure hitzaren arabera eguina içan bedi.
9 Bada, hirur hogoi eta hamar ciren Belen apheçac, emazteac eta haur ttipi-handiac berçalde. Eta erregue Danielequin goan cen Belen templora.
10 Eta Belen aphecec erran çuten: Huna non gu ilkico garen camporat; eta çuc, erregue, eçarriren ditutzu jatecoac, eta nahasaçu arnoa; athea hersaçu eta jo çure ciguiluaz.
11 Eta bihar goicean sarthuco çarenean, oro Belec janac atzematen ez badituçu, heriotzez hilen gare; edo bercela Daniel, gure contra gueçurrez minçatu dena.
12 Bada, etziren kexu, ceren mahain-azpian baitzuten sarbide gorde bat eguina, eta handic sarcen ciren bethi, eta iresten cituzten jatecoac.