2 Bada, erreguec manatu çuen, bilaraz cetzazten aztiac, magoac, gaizquinac eta Caldearrac, erregueri errateco cer amets içan çuen. Hauquiec ethorri cirenean, aguertu ciren erregueren aitzinera.
3 Eta erreguec erran çaroten: Ikusi dut amets bat, eta izpiritua nahasia içanez, ez daquit cer ikusi dudan.
4 Eta Caldearrec siriaraz ihardetsi cioten erregueri: Oi erregue, menderen mendez bici çaite; çure cerbitzariei erroçute çure ametsa, eta emanen dugu haren arguipena.
5 Eta ihardestean erreguec erran cioten Caldearrei: Gauça burutic goan çait; baldin ez badarotaçue erraten cer amets içan dudan eta cer erran nahi duen, galduco duçue bicia, eta çuen etcheac salceco oihu eguinac içanen dire.
6 Baldin ordean erraten badarotaçue ametsa eta harec erran nahi duena, ene ganic içanen ditutzue sari, emaitza eta ohore handiac: erran diçadatzue beraz ametsa eta haren arguitasuna.
7 Caldearrec bigarren aldico ihardetsi çuten, eta erran: Erreguec bere cerbitzariei erran bioçote ametsa, eta guc emanen dugu haren arguitasuna.
8 Erreguec ihardetsi eta erran çuen: Eçagutzen dut ongui luçamenqueta çabilçatela, burutic goan çaitalacotz ametsa.