31 Çuc, oi erregue, ikusten cinduen, eta hara guiçamolde handi bat beçala; guiçamolde handi eta irazqui gaitzeco hura xutic çagoen çure aitzinean, eta lazgarria cen haren beguiratzea.
32 Guiçamolde haren burua cen urhe ederrenetic; bulharrac berriz eta besoac cilharrez; aldiz, sabela eta ixterrac cobrez;
33 Çangarrac berriz, burdinaz; oinen pharte bat cen burdinaz, berce bat berriz, buztinez.
34 Horrela ikusten cinduen, harri bat menditic ambildu cen arteo nihoren escuac igorri gabe; eta guiçamoldea jo çuen burdinazco eta buztinezco oinetan, eta xehacatu cituen.
35 Orduan bardin phorroscatuac içan ciren burdina, buztina, cobrea, cilharra eta urhea, eta herraustuac lastoa udan larrainean beçala; haiceac eraman cituen eta nihon etzen kausitu hequietaric; guiçamoldea jo çuen harria mendi handi bat bilhacatu cen, eta bethe çuen lurra oro,
36 Hori da ametsa; arguipena ere erranen dugu çure aitzinean, oi erregue.
37 Çu çare erregueen erregue; eta ceruco Jaincoac eman içan darozquitzu erresuma, indarra, nausitasuna eta ospea,