45 Ikusi duçunaren arabera, harri bat içan baita menditic escuaren lagunça gabe iraulia, eta phorrastatu baititu baxera, burdina, cobrea, cilharra eta urhea, Jainco handiac erregueri erakutsi içan diozca, guerorat guerthatu behar direnac; eta ametsa eguiazcoa da eta haren arguipena cina.
46 Orduan Nabucodonosor erreguea erori cen ahuspeca, eta adoratu çuen Daniel, eta manatu cituen bitimac eta isensua, hari sacrifica cioçotençat.
47 Beraz Danieli minçatuz erran çaroen: Çure Jaincoa eguiazqui jaincoen Jaincoa da, eta erregueen Jauna, eta misterioen arguitzailea, segretu hori aguertu ahal içan duçunaz gueroztic.
48 Orduan erreguec alchatu çuen Daniel carguric gorenera, eta eguin ciozcan emaitza handiac eta hainitz; eçarri çuen Babilonaco herrialde gucien gainean buruçagui, eta aitzindarien aitzindari Babilonaco çuhur gucien gainean.
49 Danielec berriz, erregueri galdaturic, erreguec eman çaroten Sidraqui, Misaqui eta Abdenagori Babilonaco herrialdeco eguitecoen cargua; aldiz, Daniel bera cen erregueren athean.