18 Baldin ez balu ere nahi, jaquiçu, oi erregue ez ditugula ohoratzen çure jaincoac, ez-eta adoratzen alchatu duçun urhezco guiçamoldea.
19 Orduan Nabucodonosor errabiaz bethe cen, eta haren beguitharteco itchura ifrenciatu cen Sidraquen, Misaquen, eta Abdenagoren gainean, eta manatu çuen bero ceçaten labea, berotzen ohi cenetic çazpitan guehiago.
20 Eta bere armadaco guiçonic hazcarrenei manatu cioten, arthic cetzazten Sidrac, Misac eta Abdenago, çangoac estecaturic labe gorritura.
21 Eta berehala guiçon horiec labe gorritura arthiquiac içan ciren beren galça, buruco, oinetaco eta soinecoequin;
22 Ecen premiacorra cen erregueren manua; labea berriz, gogorqui cen kaldatua. Hargatic Sidrac, Misac eta Abdenago arthiqui cituzten guiçon hequiec, hilac içan ciren suco garraz.
23 Hirur guiçon hauquiec berriz, erran nahi da Sidrac, Misac eta Abdenago, estecatuac erori ciren labe gorrituaren erdira.
24 Eta garraren erdian baçabilçan, Jaincoa laudatuz eta benedicatzen çutelaric Jauna.