1 Ni Nabucodonosor, descansuz nindagoen ene etchean, eta çorionean ene jaureguian:
2 Içatu dut laztu nauen amets bat; eta ene gogoetec ene ohean, eta ene buruco ikuspenec nahasi içan naute.
3 Eta erabaqui bat eçarri içan dut, ene aitzinera aguer citecen Babilonaco çuhur guciac, eta niri eman ceçatedan ametsaren arguitasuna.
4 Orduan sarthu dire aztiac, magoac, Caldearrac eta usnaguinac; erran diotet ene ametsa, eta ez darotade eman haren arguitasuna,
5 Ene aitzinera sar çadien arteo Daniel ene laguna, ceina Baltasar deitzen baita ene Jaincoaren icenaren arabera, eta ceinac bere baithan baitu jainco sainduen izpiritua; eta haren aitzinean erran dut ametsa.