20 Guero erreguec ikusi duena, beguirale bat, saindu bat jausten cerutic eta erraten: Ebac eta urra çaçue çuhaitza; gucia gatic lurrean utzaçue horren erroco çaina; burdinaz eta cobrez içan bedi amarratua campoco belharretan, eta ceruco ihinçaz içan bedi bustia, eta basabereequin alha bedi, çazpi ephe horren gainean aida ditecen arteo;
21 Hau da Guciz-Gorac ene erregue jaunaren gainera arthiqui erabaquiaren garbitasuna:
22 Guiçonen artetic iraiciren çaituzte, eta aciendequin eta basabereequin içanen da çure egoitza, eta idiac beçala janen duçu belharra, eta ceruco ihinçaz bustico çare; çazpi ephe halaber aldatuco dire çure gainean, eçagut deçaçun arteo Guciz-Gora dela guiçonen erresumaren gainean nausi, eta nahi duqueenari ematen duela hura.
23 Aldiz manatua içan dena, lurrean utzia içan dadiela haren erroetaco çaina, erran nahi da çuhaitzarena; hori da çure erresuma gueldituco çaitzula, eçagutu duqueçun ondoan, ceruticacoa dela ahala.
24 Aria hortaz, erregue, çure gogaraco içan bedi ene errana: amoinez berreros çatzu çure bekatuac, eta beharren alderaco urricalpenez çure gaizquiac; Jaincoac beharbada barkaturen darozquitzu çure hobenac.
25 Horiec oro guerthatu citzaizcon Nabucodonosor erregueari.
26 Hamabi hilabetheren buruan, pasaieta çabilan Babilonaco jaureguian,