25 Horiec oro guerthatu citzaizcon Nabucodonosor erregueari.
26 Hamabi hilabetheren buruan, pasaieta çabilan Babilonaco jaureguian,
27 Eta erraten abiatu cen: Ez othe da hau Babilona handia, nic eguin dudana ene erresumaco jar-lekutzat, ene ahalaren indarrean eta ene ospearen distiragarri?
28 Eta hitza oraino erregueren ahoan celaric, minço bat jautsi cen cerutic: Nabucodonosor erreguea, hau çaic erraten: Hire erresuma berce baten burura iraganen duc hire ganic.
29 Eta guiçonen artetic iraiciren haute, eta aciendequin eta basabereequin içanen duc hire egoitza, eta idiac beçala janen duc belharra; eta çazpi ephe aldaturen dituc hire gainean, eçagut deçacan arteo, Guciz-Gora dela guiçonen erresuman nausi, eta berac nahi duenari emanen dioela hura.
30 Oren berean hitza bethe cen Nabucodonosorren gainean; eta guiçonen artetic iraicia içan cen, eta belharra jan çuen idiac beçala, eta ceruco ihinça çarioen haren gorphutzari, luçatu citzaizquioen arteo ileac arrano-hegatsac beçala eta behatzac hegastinenac iduri.
31 Egunac iragan ciren ondoan beraz, nic Nabucodonosorrec goititu nituen beguiac cerura, eta bihurtua içan citzaitan adimendua: eta benedicatu nuen Guciz-Gora, eta laudatu eta ospatu nuen bethi eta bethi bici dena, ceren bethirainoco baita haren ahala eta guiçamendeetaric guiçamendeetara hedatzen baita haren erreguetasuna.