30 Oren berean hitza bethe cen Nabucodonosorren gainean; eta guiçonen artetic iraicia içan cen, eta belharra jan çuen idiac beçala, eta ceruco ihinça çarioen haren gorphutzari, luçatu citzaizquioen arteo ileac arrano-hegatsac beçala eta behatzac hegastinenac iduri.
31 Egunac iragan ciren ondoan beraz, nic Nabucodonosorrec goititu nituen beguiac cerura, eta bihurtua içan citzaitan adimendua: eta benedicatu nuen Guciz-Gora, eta laudatu eta ospatu nuen bethi eta bethi bici dena, ceren bethirainoco baita haren ahala eta guiçamendeetaric guiçamendeetara hedatzen baita haren erreguetasuna.
32 Eta lurrean bici diren guciac ezdeusençat iduquiac dire haren aitzinean; ecen bere nahiaren arabera eguiten du, hala ceruco berthuteen gainean, nola lurrean bici direnen gainean; eta ez da haren escuari ihardetsico dioenic, ez-eta erranen dioenic: Certaco eguin duçu hori?
33 Orduan berean itzuli citzaitan adimendua, eta berriz heldu nincen ene erreguetasuneco ohore eta ospera; eta bihurtu çait lehengo ene itchura; eta handiec eta cargudunec bilhatu naute, eta berriz jarria naiz ene erreguetasunean, eta lehengo handitasuna berhatu çait.
34 Orai beraz, nic Nabucodonosor erregueac laudatzen, handiesten eta goresten dut ceruco erregue; ceren haren eguinça guciac cinac, haren bide guciac çucenac baitire; eta aphal baitetzazque hampurusquerian dabilçanac.