1 Darioc bere erresuman nahi içan eta eçarri cituen sei hogoi satrapa, erresuma guciaren gainean manatzeco.
2 Eta hequien gaineco eçarri cituen hirur buruçagui, ceinetaric bat baitzen Daniel, satrapec hequiei emateco beren ariac, eta erreguec etzeçan içan gogobeharduraric jasaiteco.
3 Danielec, bada, satrapa eta buruçagui guciac xitzen cituen, ceren Jaincoaren izpiritua nasaiago baitzen haren baithan.
4 Bada, erreguec burutan cerabilan hura erresuma guciaren gainean eçarcea; hargatic buruçaguiac eta satrapec ariaqueta çabilçan, Danielençat cerbait estacuru atzeman beharrez erregueren alderaco eguimbideetan; eta ecin aurkitu ahal içan çuten ez ariaric, ez-eta nabarmenceco bideric batere, fidela celacoz, eta den-gutieneco hutsic, ez-eta hutsaren aiheruric etzelacoz haren baithan atzematen.
5 Guiçon hequiec erran çuten: Daniel horri ez diogu cerbait aitzaquia kausituco, non-ez beharbada horren Jaincoaren leguean.