1 Babilonaco erregue Baltasarren lehembicico urthean, Danielec içatu çuen amets bat; eta bere ohean ilki citzaioen bere buruco ikuspena; eta ametsa iscribatzean, hitz gutitan eçarri çuen, eta laburzqui hersiz, erran çuen:
2 Gabaz ene ikuspenean ikusten nuen, eta hara ceruco lau haiceac itsaso handian guducatzen cirela.
3 Eta lau basabere handi, bata bercea-ez-beçalacoa, igaiten ciren itsasotic.
4 Lehembicicoac lehoin urrixa bat çuen iduri, eta bacituen arrano-hegalac. Beguira egon ninçaioen, hegalac atheratuac içan çatzaizcoeneraino; eta jaiqui cen lurretic, eta guiçona beçala oinen gainera jarri cen, eta eman cioten guiçon-bihotza.
5 Eta hara berce basabere bat, harça iduri, aldean jarri cela; eta haren ahoan eta horcetan hirur lerro ciren; eta hula erraten cioten: Jaic hadi eta jan çac haragui hainitz.
6 Guero beguira nindagoen, eta bara berce bat lehoinabarra iduri, eta hegalac bacituen hegastinac beçala, lau gaineco aldetic; eta basabere hartan baciren lau buru, eta ahala emana içan citzaioen.