16 Eta aditu nuen Ulai erditic guiçon minço bat, eta oihu eguin çuen eta erran: Gabriel, ardietsaraz dioçoçu ikuspen hau.
17 Eta ethorri cen, eta ni nincen toquiaren ondoan jarri cen; eta ethorri cenean, ahuspez erori nincen ikaran; eta erran çarotan: Adi çaçu, guiçasemea, ceren ephearen buruan betheco baita ikuspen hau.
18 Eta niri minço celaric, erori nincen ahuspez lurrera; eta uquitu ninduen eta xutic eçarri ene oinen gainean.
19 Eta erran çarotan: Nic erakutsiren darozquitzut madaricionearen buruan guerthatzecoac direnac; ecen epheac badu bere akabança.
20 Adarrac cituela ikusi duçun aharia, Mediarren eta Persiarren erregue da.
21 Akerra berriz, Greciarren erregue da; eta haren beguien artean cen adar handia, lehembicico erreguea da.
22 Aldiz, adar hura hautsi den ondoan, haren orde ilki dire lau; lau erregue ilkico dire haren jendaquitic, bainan ez haren indarrarequin.