23 Eta hequiec erreguinatu ondoan, tzarqueriac berhatu ditazqueenean, jaiquico da erregue bat, beguithartez ahalquegabea eta gauça gordeac aditzen dituena.
24 Eta haren ahala hazcarturen da, bainan ez haren indarrei esquer: eta sinhets ditaqueenaz gaindi, xahuturen ditu bazter guciac; eta gurenduz goanen da, eta nahi duena eguinen du. Eta hilen ditu hazcarrac eta sainduen populua
25 Nahi duenaren arabera. Eta haren escuan cimarkua berearequin atheratuco da; eta hantuco çaio bihotza; eta gauça gucien nasaician, hilen ditu asco; eta alchaturen da buruçaguien buruçaguiaren contra; eta guiçonaren escua gabe, lehertua içanen da.
26 Eta errana den goiceco eta arratseco ikuspena, eguia da; çuc beraz ciguila çaçu ikuspena, asco egunen buruan guerthatu beharra delacoz.
27 Eta ni Daniel, hiratu eta asco egunez eri egon nincen; eta jaiqui ondoan, eguiten nituen erregueren lanac; eta harritzen nincen ikusipen hortaz; eta nihor etzen horren arguitzeco gai.