9 Çuri aldiz, gure Jainco Jauna urricalmendua eta barkatiartasuna, ceren çu ganic baicare guibelatu.
10 Eta ez dugu ençun gure Jainco Jaunaren minçoa, ibilceco haren leguean, bere cerbitzari profeten arartecoz eman içan darocunean.
11 Eta Israel guciac hautsi du çure leguea, eta ceihertu da, çure minçoa ez aditu nahiz, eta Jaincoaren cerbitzari Moisen liburuan iscribatuac diren madaricionea eta hatsgarritasuna erori dire gure gainera, Jaunaren contra eguin dugulacoz bekatu.
12 Eta obratu ditu, gure gainean eta juiatu gaituzten buruçaguien gainean erran cituen hitzac, gure gainera erakarriren çuela gaitz handi bat, nolacoric egundaino ez baitzen ikusi ceruaren azpian, Jerusalemen guerthatu den beçala.
13 Moisen liburuan iscribatua denaren arabera, gaitz hori gucia ethorri da gure gainera; eta ez dugu othoiztu çure beguithartea, gure Jainco Jauna, bihur guintecençat gure tzarquerietaric, eta gogoan erabil guindeçan çure eguia.
14 Eta Jauna atzarria egotu çaio tzarqueriari, eta bihurraraci du gure gainera. Çucena da gure Jainco Jauna erabili dituen eguinça gucietan, ecen ez dugu ençun haren minçoa.
15 Eta orai, gure Jainco Jauna, çure populua Eguiptoco lurretic çure escu hazcarraz erakarri duçuna, eta çure icena egun den beçalacoa eguin duçuna, bekatu eguin dugu, gaixtaquerian haritu gare.