16 Eta erreguec eta aitzindariec aditzen çutelaric, Mamucanec erran çuen: Basthi erreguinac damu eguin du, ez ecic erregueri bakarric, bainan oraino populu guciei eta erregue Asueroren bazter orotan diren aitzindariei.
17 Ecen erreguinaren solasa ilkico da emaztequi gucietara, arbuia detzaten beren senharrac eta erran deçaten: Erregue Asueroc manatu dio Basthi erreguinari aguer dadien haren aitzinera, eta harec ez du nahi içatu.
18 Eta irakasbide horren ariaz, Persiar eta Mediar aitzindarien emazte guciec axolaric ez dute iduquico beren senharren manuez: horren gatic bidezcoa da erregueren samurra.
19 Baldin çure gogaraco balitz, çure icenean ilki bedi, eta Persiarren eta Mediarren leguearen arabera iscribatua içan bedi erabaqui bat, ceinaren haustea cilhegui ez baita, Basthi erreguina ez dadien aguer guehiago erregueren aitzinera, bainan hura baino hobea den berce batec har deçan haren erreguinatasuna.
20 Eta hori oihu eguina içan bedi çure erresuma guciz çabaleco herrialde orotan; eta nahiz ttipien, nahiz handien emazte guciec beren senharrei ohore bihur bioçote.
21 Mamucanen solasa erregueren eta aitzindarien gogaraco içan cen; eta erreguec haren erranetic eguin çuen.
22 Gutunac bidali cituen bere erresumaco bazter orotara, hizcunça eta letra berecietan, jendaqui bakotchac adi eta iracur içan ahal ceçan, senharrac buruçagui eta nausi cirela beren etchetan; eta hori oihu eguina içanen cela populu gucietan.