Esther 2 BHNT

1 Horiec hola guerthatu ondoan, Asueroren hasarrea jabaldu cenean, orhoitu cen Basthiz eta harec eguin edo jasan çuenaz.

2 Eta erregueren sehi eta cerbitzariec erran çuten: Erreguerençat bilha beitez nescatcha doncella eta ederrac,

3 Eta leku gucietara igor beitez guiçonac, nescatcha eder eta doncellac beguiztatuco dituztenac; Susango hirira erakar eta emaztequien etchean eman betzazte Eyeo ebaquiaren escuan, ceina baita erregue andreez cargutua eta çaincen baititu, eta har betzazte emaztequi aphaindura eta berce premiazco direnac.

4 Eta gucien artean erregueren gogaraco içanen dena, hura erreguinatuco da Basthiren orde. Erreguec ongui hartu çuen solasa, eta manatu çuen eguin cedin hequiec erran beçala.

5 Susango hirian bacen guiçon judu bat Mardoqueo deitzen cena, Jairren semea, Jair Semeiren seme baitzen, eta Semei Cis Jeminitarrarena.

6 Hura Jerusalemetic erakarria içan cen, Nabucodonosor erregueac Babilonara erakarri çuenean Jeconias Judaco erregue.

7 Aitordetzat baliatu citzaioen bere anaiaren alabari, ceina deitzen baitzen Edisa edo bercenaz Esther. Hau burhasoz gabetua cen, ederra osoqui eta beguitharte arraiecoa. Eta ait-amac hil citzaizconean, Mardoqueoc alabatzat hartu çuen.

8 Noiz-etare hedatu baitzen erregueren erabaquia, eta haren manuz hainitz nescatcha eder erakarcen baitzituzten Susanera, eta Eyeo ebaquiaren escuetara ematen, Esther ere berce nescatchequin emana içan cen, emaztequien artean beguiratua içateco.

9 Estherrec aurkitu çaroen eta gracia içan çuen haren aitzinean. Eta harec manatu çaroen ebaqui bati laster xuxen ceçan emaztequi aphaindura bat, eta Estherri eman ciotzon behar cituenac, eta çazpi nescatcha guciz ederrac erregueren etchetic, eta aphaint eta artha cetzan hura eta haren ondoco nescatchac.

10 Estherrec etzaroen aguertu nahi içan cein jendaquitaric eta cein herritacoa cen; ceren Mardoqueoc manatu baitzaroen, gauça hortaz niholere ixilic egon cedin.

11 Mardoqueo egun oroz hara-hunaca baçabilan nescatcha hautatuac beguiratzen ciren etche-sarceco aitzinean, Estherren gaineco grinaz, eta cer guerthatuco citzaioen jaquin nahiz.

12 Bada, nescatcha bakotchari lerroan ethorri citzaioeneco erregueren aitzinera aguerceco ordua, emaztequi aphaindurari dihoazquion guciac eguin ondoan, hamabi hilabethe iragaiten ciren, hunela bizquitartean non sei hilabethez mirra-olioz gançutzen baitziren, eta berce seiez cerbitzatzen baitziren asco usain on eta balsamuz.

13 Eta erregueren gana sarceracoan, aphaindurari datchicon edocein gauça galda ceçaten, içaten çuten, eta beren gogara aphainduric iragaiten ciren emaztequien guelatic erreguerenera.

14 Eta arratsean sarthu cena ilkitzen cen goicean, eta handic eramaten çuten berce barne batzuetara, ceinac baitziren erregueren ohaideez artha çuen Susagaci ebaquiaren escupeco; eta haina etzaitequeen guehiago erregueren gana bihur, non etzuen erreguec nahi eta ethor cedin bere icenez manatu.

15 Bada, dembora bethe cenean, ethorri cen eguna non Esther, Mardoqueoren anaia Abihailen alaba, Mardoqueoc bere alabatzat hartu çuena, erregueren gana bere aldian sarthu behar baitzen. Estherrec etzuen galdatu emaztequi edergailuric, bainan Eyeo ebaquiac, nescatchen çainac, aphainceco eman ciozcan berac nahi cituen guciac. Ecic Esther guciz ongui irazquia cen, eta bere ecin sinhetsizco edertasunarequin esquer goçocoa eta maithagarria cen gucien idurira.

16 Erregue Asueroren guelara eramana içan cen beraz, hamargarren hilabethean, ceina deitzen baitzen tebeth, haren erreguetasuneco çazpigarren urthean.

17 Eta erreguec maithatu çuen berce emaztequi guciac baino guehiago; Estherrec haren baithan içan çuen emaztequi gucien gainetic esquer eta beguitharte; Asueroc buruan eçarri çaroen erreguina-diadema, eta erreguinaraci çuen Basthiren orde.

18 Eta barazcari nihonereco bat manatu çuen aphaindua içan cedin aitzindari guciei eta bere cerbitzariei, Estherren ezconçaco eta ezteietaco. Populu guciei eman çaroeten phausua, eta eguin cituen emaitza batzu prince baten biçartasunaren araberacoac.

19 Eta bigarren ezconçacotzat nescatchac bilhatzen eta erakarcen cituztenean, Mardoqueo egoten cen erregueren athean.

20 Haren manuaren arabera, Estherrec etzituen oraino aguertu ez bere sorlekua, ez populua. Ecen Estherrec eguiten cituen harec manatu guciac, eta oro eguiten cituen hala-nola ohi baitzuen haurttoa hazten çuenean.

21 Beraz Mardoqueo erregueren athean egoten cen demboran, Bagathan eta Thares, erregueren bi ebaqui, athalçain eta jaureguico lehembicico sarceaz cargutuac cirenac, samurtu ciren, eta nahi içan çuten erregueri jaçarri eta hura hil.

22 Mardoqueoc etzuen hori gorde, eta berehala jaquinaraci çaroen Esther erreguinari, eta hunec erregueri Mardoqueoren icenean, ceinac arguitu baitzuen gauçaz.

23 Hortaz bilhatu eta eguia atzeman cen ondoan, habe batetic urkatuac içan ciren bi ebaquiac. Eta erregueren manuz, liburuetan eta urtheco istorioan eçarria içan cen hori.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16