1 Mardoqueoc jaquin çuenean hori, urratu cituen bere soinecoac, eta çaku bat jaunci çuen, burua hautsez estalcen çuelaric; eta hirico plaçaren erdian deihadarca haritzen cen, erakutsiz bere bihotzeco atsecabea,
2 Eta jaureguico atheraino ethorriz marrascaca; ecic etzen haiçu erregueren ezcabatzera sarcea çakua jauncia çuenic.
3 Herrialde gucietan ere, hirietan eta berce lekuetan, ceinetara heldu içan baitzen erregueren manu odolezcoa, heiagora handiac, barurac, marrascac eta nigarrac ciren Juduen artean, eta hainitzec çakua eta hautsa cituzten ohetzat.
4 Bada Estherren nescatchac eta ebaquiac sarthu ciren eta eman çaroten berria. Hori aditzearequin, laztu cen. Aldagarri bat igorri çaroen Mardoqueori, jaunz ceçan çakua kenduric; bainan etzuen nahi içan.
5 Estherrec deithuric Athac ebaquia, erreguec cerbitzaritzat eman çaroena, Mardoqueoren gana goateaz manatu çuen eta haren ganic jaquiteaz certaco eguiten çuen hala.
6 Athac ilkiric goan cen Mardoqueo gana, ceina xutic baitzagoen hirico plaçan, jaureguico athe aitzinean.
7 Mardoqueoc jaquinsun eguin çuen guerthatu ciren guciez, nola Amanec aguindu çuen dirua erregueren kutchetara ekarcea Juduen heriotzearen ordain.
8 Eman çaroen halaber Susanen afixatua cen erabaquiaren copia bat, erakuts ceçon erreguinari eta erran ceçon goan çadien erregueren gana bere populuarençat othoiztera.
9 Guibelerat itzuliric, Athaquec Estherri ekarri çaroen Mardoqueoc erran cituen gucien berria.
10 Estherrec ihardetsi çaroen eta manatu çuen erran ceçon Mardoqueori:
11 Erregueren cerbitzari guciec eta haren azpico herrialde oroc badaquite, nahiz guiçona, nahiz emaztequia, deithua içan gabe sarthuco dena erregueren salha barnecoan, luçatzeric gabe berehala heriotzetan ematen dela, baldin erreguec urhe-çaharoa hedatzen ez badio barkatiartasuneco eçagutgailutzat, eta haletan bici ahal dadien. Ni beraz nola sarthuco ahal naiz erregueren gana, ez nauenaz gueroz bere gana deithu hogoi eta hamar egun hautan?
12 Mardoqueoc aditu çuenean hori,
13 Estherri gaztiatu çaroen berriz, cioelaric: Ez deçaçula uste içan, Juduac oro galcen badira, çure bicia bakarric atheratuco duçula, ceren çaren erregueren etchean.
14 Ecen baldin orai ixilic egoten baçare, Juduac berce cerbait bidez salbatuac içanen dira; eta çu, eta çure aitaren etchea, galduco çarete. Eta norc daqui hean etzaren hortacotzat erreguinatasunera heldu içan, hunelaco orduan baliatzeco?
15 Estherrec berriz gaztiatu çaroen Mardoqueori:
16 Çoaz; bil çatzu Susanen aurkituco ditutzun Judu guciac, eta othoitz eguiçue enetzat. Ez beçaçue ez jan, ez edan hirur gau-egunez; eta nic orobat ene nescatchequin barur eguinen dut, eta orduan erregueren gana sarthuco naiz, leguearen contra goanez, deithua içan gabe, eta ene burua heriotzearen çorian eçarriz.
17 Hargatic goan cen Mardoqueo, eta Estherrec manatu ciozcan guciac eguin cituen.