1 Artacsercses Indietaric Ethiopiarainoco erregue handiac, sei hogoi eta çazpi herrialdeetaco buruçagui eta aitzindari haren manamenduari beguiratzen direnei, dioete agur.
2 Buruçaguien ontasunaz eta hequien ganic içan ohoreaz asco sarthu dira hampurusquerietan.
3 Eta ez-ecic bermatzen dira erregueei beren azpicoac çaphatzera, bainan oraino, ecin egarriz emana çaroeten ospea, hura eman içan diotenen beren contra hedatzen dituzte celatac.
4 Etzaiote asqui onguieguinez esquerric ez bihurcea eta beren baithan guiçatasuneco legueac haustea, bainan oraino uste dute guciac ikusten dituen Jaincoaren erabaquiari itzurico çaizcola.
5 Eta hambateco çoroqueriara dira erori, non gueçurrez eta cimarkuz hari baitira eragotzi nahiz hainac ceinec arthatsuqui bethetzen baitituzte emanac içan çaizcoten carguac eta haletan eguiten baitituzte guciac, non merecitzen baitituzte ororen laudorioac.
6 Haletan gaixtaguinec beren amarru tzarrez atzematen dituzte erregueen beharri lainoac, ustez berac beçalacoac direla berceac.
7 Horren froga ere atheratzen da istorio çaharretaric eta egun oroz guerthatzen direnetaric, nola batzuen bururazpen tzarrez gaixtatzen diren erregueen jaidurac.
8 Hargatic dira bideac harceco herrialde gucien baquearençat.
9 Eta baldin batean bat eta bercean bercea manatzen badugu, ez duçue ceren uste içan gure izpirituco arintasunetic heldu dela hori, bainan-bai orduen egoqui eta premien arabera, herriaren onac nahi duen beçala, ekarcen dugula erabaquia.
10 Eta agueriquiago adi deçaçuen derraguna, gutaz onhetsia içan da arrotz bat, Aman, Adamathiren semea, bihotzez eta ethorquiz Macedoniarra, eta Persiarren odolari atzea, eta gure urricalcortasuna bere odolguiroqueriaz nothatzen çuena.
11 Eta bere baithan frogatu ondoan onhiriste bat hambatecoa, non deithua baitzen gure aitatzat eta guciez adoratua erregueren ondotic bigarren;
12 Haimbercetarainoco hampurustasun oçarrera igan da hura, non erreinuaz eta biciaz gure gabetzera hari baitzen.
13 Ecen cimarku berri eta egundaino aditu ez diren batzuez hilaraci nahi içan ditu Mardoqueo, ceinaren fideltasun eta onguieguinei esquer bici baicare, eta Efther gure erreguetasuneco laguna, bere populu guciarequin,
14 Asmu huntan, non, hequiec hilic, celatac hedatuco baitzituen gure bakartasunari, eta Macedoniarretara iraganaraciren baitzuen Persiarren erreinua.
15 Guc ordean ez ditugu den-gutieneco hobenean atzeman, bainan aitzitic legue çucenen arabera cerabilçala Juduac, guiçonic tzarrenaz heriotzeco bereciac cirenac.
16 Eta eçagutu dugu seme direla Jainco guciz gora, guciz handi eta bethi bici denaren, ceinaren onguieguinari esquer erresuma gure arbasoei eta guri, emana eta egun arteo iduquia baitzaicu.
17 Hargatic jaquiçue Amanec gure icenean bidali çarozquitzueten gutunac hutsalac direla.
18 Eta tzarqueria horren gatic, celata-eguilea eta bere ahaidego gucia urkabetaric daude dilindan hiri huntaco, erran nahi da Susango atheen aitzinean; ez guc, bainan Jaincoac hari bihurturic merecitu duena.
19 Aldiz, orai igorcen dugun erabaqui hau, hiri gucietan içan bedi oihu eguina, haiçu içan daquiotençat Juduei beren legueei jarraiquitzea.
20 Eta lagunça eguin behar dioçuete, bil ahal detzaztençat adar deitzen den hamabigarren hilabethearen hamahirugarrenean, hequien hilceco eguimbidetan jarri cirenac.
21 Alabainan abalorotaco Jaincoac bozcariotara aldatzen diote atsecabezco eta nigarrezco egun hura.
22 Hargatic çuec ere egun hura berce besta-egunen arteco iducaçue, bozcalencia guciequin bestatuz hura, ondocoec jaquin deçatençat,
23 Persiarrei ethordun fidel içaten direnec, beren fideltasunaren araberaco saria içaten dutela; eta berriz, hequien erreinuaren contra celatac hedatzen dituztenac galcen direla beren gaixtaqueria gatic.
24 Aldiz, besta hortan sarthu nahico ez den edocein herrialde eta hiri, ezpataz eta suaz içan bedi xahutua, eta haletan içan bedi eragotzia, non, ez ecic guiçonençat, bainan oraino abereençat içanen ez baita bethi gucico ibilquiçun, arbuioaren eta bihurricundearen ikusgailutan.