Esther 10 BHNT

1 Bada Asuero erregueac cergarempeco eçarri cituen lurra oro eta itsasoco irla guciac.

2 Eta iscribatuac dira Mediarren eta Persiarren liburuetan nolacoac ciren haren ahalac eta erresuma, eta cer cargu eta goratasunetara alchatu çuen Mardoqueo;

3 Eta nola Mardoqueo, Juduen odoleticacoa, içan cen erregue Asueroren ondotic bigarrena, eta handi Juduen artean, eta bere anaien osteaz onhetsia, bere populuaren ona bilhatuz, eta bere odolecoen baquea uquitzen çutenez baicic ez minçatuz.

4 Eta Mardoqueoc erran çuen: Jaincoac eguin ditu horiec.

5 Orhoit naiz ecen amets batez, horiec berac erran nahi cituenaz, eta ez da hartacoric deusere huts guerthatu.

6 Ithurri xume bat, hibai bilhacatu cena, eta argui eta iguzqui batera bihurtu cena, eta ur hainitzetara eraunsi cena, Esther da, ceina erreguec emaztetzat hartu baitzuen, eta nahi içan baitzuen erreguina içan çadien.

7 Bi erainsugueac, ni eta Aman gare.

8 Bildu ciren jendaiac dira Juduen icenaren eceztatzeco eguinahalac eguin dituztenac.

9 Ene herritarrac berriz, dira Israelgoac, ceinec Jaunari deihadar eguin baitute, eta Jaunac salbatu du bere populua, eta atheratu gaitu gaitz gucietaric, eta jendaien artean eguin ditu eçagutzari handiac eta sendagailac;

10 Eta manatu çuen içan citecen bi çorte, bata Jaincoaren populuarena, eta bercea jendaia guciena.

11 Eta bi çorteac Jaunaren aitzinera ethorri ciren, ordudanic jendaia guciei erabaqui egunean;

12 Eta Jauna orhoitu cen bere populuaz, eta urricaldu citzaioen bere primançari.

13 Adarreco hilabethean egun hequiec, hilabetheco hamalau eta hamaborzgarrena beguiratuac içanen dira bozcario eta artha handirequin populu bilduaren baldarnan, Israelgo populuaren gueroco guiçaldi orotan.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16