Esther 14 BHNT

1 Esther erreguinac ere Jauna gana ihes eguin çuen, dixidutan çagoen galceco çoriaren beldurrez.

2 Eta erreguina soinecoac eraunciric, jaunci cituen nigar, atsecabeei cihoazcotenac; eta balsamu-moten orde, hautsez eta cikinez estali çuen burua; barurez cehatu çuen bere gorphutza; eta lehenago bozten ohi cen leku gucietan, bazterrac bethe cituen burutic atheratzen cituen ileez.

3 Eta Israelgo Jainco Jaunari othoitz eguiten çaroen erranez: Ene Jauna, gure erregue bakarra çarena, eta ceintaz berce lagunçaileric ez baitut, lagun neçaçu ene çurztasunean.

4 Ene escuetan da ene galceco çoria.

5 Ene aita ganic ençuna dut, çuc, Jauna, hartu ditutzula Israel populu gucien artetic, eta gure aitac beren arbaso guciez gueroztic, hequiec bethico primançatzat iduquitzeco, eta erran beçala eguin içan dioçute.

6 Bekatu eguin içan dugu çure aitzinean, eta hargatic arthiqui gaituçu gure etsaien escuetara;

7 Ecen hequien jaincoac adoratu ditugu. Çucena çare, Jauna.

8 Eta orai etzaiote asqui, gathibutasun gogorrenaren azpian gure lehercea; bainan beren escuetaco indarra beren jaincoaiçunen ahalari iratchiquiz,

9 Nahi dituzte çure aguinçac itzulicaraci, çure primança xahutu, çure laudatzaileen ahoac hersi, eta iraunguiaraci çure temploco eta aldareco ospea,

10 Jendaien ahoaren idequitzecotzat, jaincoaiçunen indarraren laudatzeco, eta haraguizco erregue bat bethi gucian espantatzeco.

11 Ez eman, Jauna, ezdeus batzuei çure manamenduco makila, gure galçapenari irri eguin dioçoten beldurrez; bainan hequien gainera bihurraraz çaçu hequien asmua, eta galaraz çaçu gure lehercen hasi dena.

12 Gutaz orhoit çaiteci, Jauna; çure burua aguer diçaguçu gure hesturaco orduan, eta gothor neçaçu, Jauna, jaincoen eta ahal ororen erreguea.

13 Beharbeçalaco solasac eçar çatzu ene ahoan lehoinaren aitzinean, eta aihercundetara bihurraraz çaçu haren bihotza gure etsaiaren contra, hau bere eta hunequilaco guciac galduac içan ditecen batean.

14 Gu ordean salba gaitzatzu çure escuaz, eta lagunt neçaçu ni, berce lagunçaric ez dudana çu baicic, Jauna, gauça ororen jaquitate duçuna,

15 Eta daquiçuna gaixtaguinen ospea gaitzets dudala, eta ingurebaquigabeen eta edocein arrotzen ohea higüin dudala.

16 Çuc badaquiçu ene premia, gaitziriscotan dudala hampurusqueriaco eta ene ospeco eçagutgailu, ene buruaren gainean içaten dena, populuaren aitzinera aguercen naicen egunetan, eta higüin dudala astagaizdunaren athorra beçala, eta ez dudala erabilcen ene ixiltasuneco egunean;

17 Ez dudala jan Amanen mahainean, ez dudala ez goçoric hartu erregueren barazcarian, ez-eta libacionetaco arnoric edan;

18 Eta hunat erakarria içan naicenetic orai arteo, çure nescatoa egundaino ez dela boztu çu baithan baicic, oi Abrahamen Jainco Jauna.

19 Oi Jainco ororen gainetic hazcarra, ençun çaçu berce iguriquitzaric ez dutenen hitza, athera gaitzatzu etsaien aztaparretic, eta ilki neçaçu ikarabideetaric.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16