Esther 11 BHNT

1 Ptolemeoren eta Cleopatraren erreguetasuneco laugarren urthean, Dositheoc, bere burua aphez eta lebitar odoletic cerranac, eta Ptolemeo haren semeac ekarri çuten phurimen gaineco gutun hau, ceina baitzerraten arguitu çuela Jerusalemen Lisimacoc, Ptolemeoren semeac.

2 Artacsercses guciz handiaren erreguetasuneco bigarren urthean, nisango hilabethearen lehen egunean, amets bat içan çuen Mardoqueoc Jairren semeac, Jair baitzen Semeiren seme, Semei Cisena, Benjaminen leinucoa.

3 Judua cen, Susango hirian egoten cena, guiçon handia, eta erregueren gortean lehembicicoen artecoa.

4 Cen, berriz, Babilonaco erregue Nabucodonosorrec Jerusalemetic Judaco erregue Jeconiasequin eraman cituen gathibuetaric.

5 Eta hau içan cen haren ametsa. Iduritu citzaizcon minçoac, harramançac, ihurçuriac, lur-ikarac eta nahasturac lurraren gainean.

6 Eta hara bi erainsugue handi, eta elkarri gudu ematera abian ciren.

7 Eta hequien oihuari, jendaia guciac subermatu ciren çucenen jendaquiari gudu emateco.

8 Eta egun hura içan cen ilhumbe, liscar, atsecabe eta hesturetaco egun bat, eta icialdura gaitz bat lurraren gainean cen hedatu.

9 Eta çucenen jendaquia çorigaitz handi cerbaiten beldurrean, nahasia eta heriotzeari beguira jarria çagoen.

10 Eta Jaincoari deihadar eguin çaroten; eta oihuz çaudecelaric, ithurri xume bat berhatu cen hibai handi bat eguiteraino eta ur hainitz igorri çuen.

11 Arguia eta iguzquia atheratu ciren; eta aphalac içan ciren goratuac eta iretsi cituzten handi cirenac.

12 Mardoqueoc hori ikusi eta ohetic jaiqui cen ondoan, gogoan cerabilcan cer eguin nahi othe çuen Jaincoac; eta buruan landatua çuen, amets horrec cer erran nahi othe çuen jaquiteco lehia.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16