Esther 5 BHNT

1 Bada, hirugarren egunean Estherrec jaunci, cituen erreguina-soinecoac, eta xutic eman cen erregue-etcheco barneco salhan, erregueren guelaco parrean; eta erregue bere tronuan jarria çagoen jaureguico çolan, guelaco athearen parrean.

2 Eta xutic ikusi çuenean Esther erreguina haren beguien atseguingarri içan cen, eta hedatu çaroen escuan çaducan urhe-cigorra. Hurbilcean Estherrec musu eman çaroen cigorraren mocoari.

3 Eta erreguec erran çaroen: Cer nahi duçu, Esther erreguina? cer da çure galdea? galda bacineça ere erresumaren erdia, emana içan laquiqueçu.

4 Estherrec ihardetsi çuen: Baldin erregueren gogaraco balitz, othoizten çaitut ene gana ethor çaitecen egun, eta Aman çurequin, nic aphaindu barazcarira.

5 Eta erreguec erran çuen ordu berean: Aman deith çaçue berehala, Estherren nahira jauts dadien. Hargatic erregue eta Aman ethorri ciren erreguinac aphaindu barazcarira.

6 Eta erreguec erran çaroen, arno ausarqui edan ondoan: Cer galdatzen duçu eman daquiçun? eta ceren galdea duçu? galda bacineça ere ene erresumaren erdia, ardiets cineçaque.

7 Estherrec ihardetsi çaroen: Ene galdea eta othoitzac hauquiec dira:

8 Baldin gracia aurkitu badut erregueren aitzinean, eta erregueren gogaraco bada niri ematea galdatzen dudana, eta ene galdea bethetzea, erregue eta Aman ethor beitez hequiençat aphaindu dudan barazcarira, eta bihar aguertuco diot erregueri ene nahicaria.

9 Hargatic egun hartan Aman ilki cen bocic eta arinic. Eta ikusi çuenean Mardoqueo jaureguico atheetan jarria, eta ez ecic etzitzaioela xutitu, bainan higuitu ere etzela jarria çaroen toquitic, gaitzidura minean sarthu cen;

10 Eta bere sumindura itzaliz, sarthu cen etchera, eta bilaraci cituen bere adisquideac eta Çares bere emaztea.

11 Erakutsi ciozcaten bere aberastasun handiac, bere haurren molçoa, eta cer ospe handitan erreguec alchatu çuen aitzindari guciez eta bere cerbitzariez gorago.

12 Eta horien ondotic erran çuen: Esther erreguinac ere nihor ez du nitaz berceric erreguerequin barazcarira galdatu: bihar ere haren baithan erreguerequin barazcaldu behar dut.

13 Eta horiec oro ditudan arren, deusere badudala etzait iduri, Mardoqueo Judua erregueren atheetan jarria ikusico dudano.

14 Eta Çares haren emazteac eta berce adisquideec ihardetsi çuten: Mana çaçu xuxent deçaten urkabe gora bat, berrogoi eta hamar besotan iganen dena, eta bihar goicean erroçu erregueri Mardoqueo haren gainetic urkatua içan dadien, eta hola bocic goanen çare erreguerequin barazcaitera. Solasa haren gogaracoa içan cen, eta manatu çuen xuxent ceçaten gurutze gora bat.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16