1 Erregue eta Aman sarthu ciren beraz erreguinarequin edatera.
2 Eta bigarren egunean ere, erreguec, arnoac berotu çuen ondoan, erran çaroen erreguinari: Esther, cer galdatzen duçu eman daquiçun? cer nahi duçu eguin dadien? galdatzen bacindu ere ene erresumaren erdia, ardiets cineçaque.
3 Estherrec ihardetsi çaroen: Oi erregue, gracia aurkitu badut çure beguietan, onhets dieçadatzu bicia, ceinarençat, othoitzez bainagoçu, eta ene populua, ceinarençat, errequeitzen baitzaitut.
4 Ecen ni eta ene populua arthiquiac gare lehertuac, sarrasquituac eta galduac içateco. Eta oxala gathibutzat salduac baguindedi! jasanquiçun liçate çorigaitza, eta ixilic niagoque auhenequin; bainan orai etsai bat badugu ceinaren odolguirotasuna erregueren gain bihurcen baita.
5 Eta erregue Asueroc ihardestean erran çuen: Nor da hura, eta cer ahaletacoa da horren eguitera ausartatzeco?
6 Eta Estherrec erran çuen: Gure etsai eta ixterbegui guciz gaixto hura, Aman da. Hori aditzearequin, Aman harritua guelditu cen, ecin jasanez erregueren eta erreguinaren beguitharteac.
7 Erregue berriz, hasarretan jaiqui cen, eta barazcarico toquitic goan cen baratze çuhaitzez bethe batera. Aman ere xutitu cen Esther erreguinaren othoizteco bere biciarençat; eçagutu çuen ecic cer asturu çaducan erreguec harençat.
8 Erregue itzuli cenean baratze çuhaitsutic eta barazcarico lekuan sarthu cenean, atzeman çuen Amanec bere burua arthiqui çuela Esther etzana cen ohearen gainera, eta erran çuen: Cer erreguinari ere ene etchean, ene aitzinean borcha eguin nahi dio! Hitza erregueren ahotic atheratu orduco, Amani berehala estali çaroten beguithartea.
9 Eta Harbonac, erregueren cerbitzuan çaroen ebaquietaric batec erran çuen: Amanen etchean bada berrogoi eta hamar besoz gora den urkabe bat, xuxendu çuena Mardoqueorençat, ceina erregueren onetan minçatu baita. Erreguec ihardetsi çaroen: Hau urka çaçue hartaric.
10 Hargatic Aman urkatua içan cen Mardoqueorençat xuxendu çuen urkabetic, eta jabaldu cen erregueren hasarrea.