7 Deithuac cirenec berriz, urhezco xatetan edaten çuten, eta jaquiac ekarcela cituzten asco moldetaco uncietan. Arnoa ere hoberenetic eta nasaiqui ematen çuten, erregueren handitasunari cihoaquien beçala.
8 Nihorc etzuen edatera hersatzen nahi etzuena; bainan erreguec manatu beçala, mahain-buru bakotchean, eçarria cen haren azpico aitzindarietaric bat, batbederac har ceçan nahi çuqueena.
9 Basthi erreguinac halaber emaztequi barazcari bat eman çuen, Asuero erreguea egoten ohi cen jaureguian.
10 Beraz çazpigarren egunean, nola harrotua baitzen erregue, eta sobera edanic arnoac berotu baitzuen, manatu çaroeten Maumami, Baçathari, Harbonari, Baeathari, Abgathari, Cetharri eta Carcasi, haren aitzinean cerbitzatzen çuten çazpi ebaquiei,
11 Erregueren aitzinera sarraraz ceçaten Basthi erreguina, diadema buruaren gainean eçarriric, populu guciei eta aitzindariei erakustecotzat haren edertasuna, ecic hainitz cen ederra.
12 Hunec etzuen nahi içan, eta nardatu cen ethorceaz erreguec bere ebaquiez bidali cituen manura. Hortaz hasarreturic eta ke handitan jarriric, erreguec
13 Minçatu cituen haren aldean bethi, erregueen azturara egoten ciren çuhurrac, eta ceinen erranetic eguiten baitzituen oro, baçaquitzatelacotz arbasoen legueac eta ohitzac.