1 Bada Asuero erregueac cergarempeco eçarri cituen lurra oro eta itsasoco irla guciac.
2 Eta iscribatuac dira Mediarren eta Persiarren liburuetan nolacoac ciren haren ahalac eta erresuma, eta cer cargu eta goratasunetara alchatu çuen Mardoqueo;
3 Eta nola Mardoqueo, Juduen odoleticacoa, içan cen erregue Asueroren ondotic bigarrena, eta handi Juduen artean, eta bere anaien osteaz onhetsia, bere populuaren ona bilhatuz, eta bere odolecoen baquea uquitzen çutenez baicic ez minçatuz.
4 Eta Mardoqueoc erran çuen: Jaincoac eguin ditu horiec.
5 Orhoit naiz ecen amets batez, horiec berac erran nahi cituenaz, eta ez da hartacoric deusere huts guerthatu.