4 Eta Mardoqueoc erran çuen: Jaincoac eguin ditu horiec.
5 Orhoit naiz ecen amets batez, horiec berac erran nahi cituenaz, eta ez da hartacoric deusere huts guerthatu.
6 Ithurri xume bat, hibai bilhacatu cena, eta argui eta iguzqui batera bihurtu cena, eta ur hainitzetara eraunsi cena, Esther da, ceina erreguec emaztetzat hartu baitzuen, eta nahi içan baitzuen erreguina içan çadien.
7 Bi erainsugueac, ni eta Aman gare.
8 Bildu ciren jendaiac dira Juduen icenaren eceztatzeco eguinahalac eguin dituztenac.
9 Ene herritarrac berriz, dira Israelgoac, ceinec Jaunari deihadar eguin baitute, eta Jaunac salbatu du bere populua, eta atheratu gaitu gaitz gucietaric, eta jendaien artean eguin ditu eçagutzari handiac eta sendagailac;
10 Eta manatu çuen içan citecen bi çorte, bata Jaincoaren populuarena, eta bercea jendaia guciena.