2 Artacsercses guciz handiaren erreguetasuneco bigarren urthean, nisango hilabethearen lehen egunean, amets bat içan çuen Mardoqueoc Jairren semeac, Jair baitzen Semeiren seme, Semei Cisena, Benjaminen leinucoa.
3 Judua cen, Susango hirian egoten cena, guiçon handia, eta erregueren gortean lehembicicoen artecoa.
4 Cen, berriz, Babilonaco erregue Nabucodonosorrec Jerusalemetic Judaco erregue Jeconiasequin eraman cituen gathibuetaric.
5 Eta hau içan cen haren ametsa. Iduritu citzaizcon minçoac, harramançac, ihurçuriac, lur-ikarac eta nahasturac lurraren gainean.
6 Eta hara bi erainsugue handi, eta elkarri gudu ematera abian ciren.
7 Eta hequien oihuari, jendaia guciac subermatu ciren çucenen jendaquiari gudu emateco.
8 Eta egun hura içan cen ilhumbe, liscar, atsecabe eta hesturetaco egun bat, eta icialdura gaitz bat lurraren gainean cen hedatu.