5 Hori jaquin dugunean, ikusiric jendaia bat, guiçate guciari bihurcen dena, legue tzarrei jarraiquitzen dela, gure manuen contra dihoala, eta gure azpico herrialdeen arteco baquea eta batasuna nahasten dituela,
6 Manatu dugu, Amanec, herrialde guciez cargu duenac, erregueren ondotic bigarren denac eta aitatzat harcen dugunac, erakutsico dituenac oro, beren etsaiez içan ditecen xahutuac beren emazte eta haurrequin, aurthengo hamabigarren hilabethe, adar deitzen denaren hamalaugarren egunean, eta hequietaric nihor ez dadien içan guphidez utzia;
7 Guiçon gaixto hequiec, egun ber batez ifernuetara jautsiric, gure erresumari bihur dioçoten kendu çaroten baquea.
8 Mardoqueoc othoiztu çuen Jauna, haren eguinça guciez orhoituz,
9 Eta erran çuen: Jauna, erregue Jaun ahalorotacoa, ecen çure escupean daude gauça guciac, eta nihor ez da çure nahiari buru eguin dioçoqueenic, baldin erabaqui baduçu Israelen salbatzea;
10 Çuc eguin ditutzu cerua eta lurra, eta ceruaren inguruac daduzcan guciac.
11 Ororen Jauna çare, eta nihor ez da çure maiestateari iharduc dioçoqueenic.