9 Eta erran çuen: Jauna, erregue Jaun ahalorotacoa, ecen çure escupean daude gauça guciac, eta nihor ez da çure nahiari buru eguin dioçoqueenic, baldin erabaqui baduçu Israelen salbatzea;
10 Çuc eguin ditutzu cerua eta lurra, eta ceruaren inguruac daduzcan guciac.
11 Ororen Jauna çare, eta nihor ez da çure maiestateari iharduc dioçoqueenic.
12 Oro badaquizquitzu, eta badaquiçu ez dudala ez hampurusqueriaz, ez erdeinuz, ez ospe behar cerbaitez utzi Aman hampurutsua adoratu gabe;
13 (Ecen gogotic niagoqueen, Israel salbatzea gatic, haren oinhatzei ere musu ematera.)
14 Bainan guiçon batetara aldara beldur nincen ene Jaincoaren ohorea eta ene Jaincoaz berce bat adora.
15 Eta orai, Jauna, Abrahamen Jainco erreguea, urrical çaquizquio populuari, gure etsaiec nahi gaituztelacoz galdu eta çure primança xahutu.