10 Eta burua alchatu çuenean, eta beguietaco suaz erakutsi çuenean bere barneco hasarredura, erreguina erori cen, eta haren coloreac çurphildurara iraganic, nescatcharen gainera makurtu çuen bere buru iraunguia.
11 Eta Jaincoac eztitasunera itzuli çuen erregueren izpiritua; eta berehala, beldurrac harturic, jauci cen bere tronutic, eta besoetan jasanez, bere baithara itzul çadien arteo, solas hauquiez lausengatzen çuen:
12 Cer duçu, Esther? Çure anaia naiz ni, ez içan beldurric.
13 Etzare hilen; ecen ez da çuretzat eçarria legue hori, bainan berce guciençat.
14 Hurbil çaite beraz eta uqui çaçu erregue-makila.
15 Eta nola ixilic baitzagoen, hartu çuen urhezco makila, lephoaren gainean eçarri çaroen, eta musu emanic erran çaroen: Certaco etzaizquit minçatzen?
16 Estherrec ihardets çuen: Ikusi çaitut, jauna, Jaincoaren ainguerua iduri, eta ene bihotza nahasi da çure ospearen beldurraz.