11 Eta Jaincoac eztitasunera itzuli çuen erregueren izpiritua; eta berehala, beldurrac harturic, jauci cen bere tronutic, eta besoetan jasanez, bere baithara itzul çadien arteo, solas hauquiez lausengatzen çuen:
12 Cer duçu, Esther? Çure anaia naiz ni, ez içan beldurric.
13 Etzare hilen; ecen ez da çuretzat eçarria legue hori, bainan berce guciençat.
14 Hurbil çaite beraz eta uqui çaçu erregue-makila.
15 Eta nola ixilic baitzagoen, hartu çuen urhezco makila, lephoaren gainean eçarri çaroen, eta musu emanic erran çaroen: Certaco etzaizquit minçatzen?
16 Estherrec ihardets çuen: Ikusi çaitut, jauna, Jaincoaren ainguerua iduri, eta ene bihotza nahasi da çure ospearen beldurraz.
17 Ecen hunembat çare ederresgarri, jauna, eta graciaz bethea da çure beguithartea.